Zabalik dago Irudienean lanak aurkezteko epea

Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plazan, Irudienean, lanak aurkeztu eta proiektatzeko aukera daukate sortzaileek. Horretarako, urriaren 3ra arte eman daiteke izena, bi bidetatik:

1.- Durangoko Azokaren webgunean erregistratu eta izen ematea beteta.

2.- Erantsitako dokumentua deskargatu, bete eta arrate@topagunea.org helbidera bidalita.

IRUDIENEAn, era guztietako lanak aurkez daitezke, hala nola film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioa, animazioa, spotak eta abar. Bideoklipak Azoka TBn proiektatuko dira. Lan berriak edo gutxi zabaldutakoak lehenetsiko dira, eta osorik edo zati bat proiektatu daiteke.

Gunearen helburua, euskarazko ikus-entzunezkoak hedatzea da, sortzaileak eta ikusleak harremanetan jarriz. Proiekziorako iraupena mugagabea izango da (beti ere egitarauak eskaintzen dituen aukeren barruan), eta aurkezpenetarako tartea egongo da. Kasu guztietan, sortzaileak egotea lehenetsiko da, hartzaileekin zuzenean harremanetan jar daitezen. Emanaldia eta aurkezpena euskaraz izango dira.

Abenduaren 4tik 8ra izango da aurten Durangoko Azoka. Irudienean ez ezik, gainontzeko guneetan aurkezpenak egin nahi izanez gero, azokaren webgunean aurkituko duzue informazioa.

2 comments for “Zabalik dago Irudienean lanak aurkezteko epea

  1. DEMETRIO
    2015/10/06 at 11:00

    Egun on! Donostiko produktora bat gara eta koproduzitu degu dokumental bat. Dokumentala atzerrian grabatua dago, Mexiko, Guatemala eta Hondurasen hain zuzen ere. Dokumentala gazteleraz dago euskarako azpitituloekin.

    Bidali dezakegu dokumentala Durangoko Azokara Irudienean proiektatzeko?
    Demetrio Elorz

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude