TopaEgunerako autobusa

autobusaUrriaren 17an Lasarte-Orian egingo den TopaEgunerako autobusa antolatzen ari gara. Autobusa Getxotik irtengo da (ordua zehaztuko dugu aurrerago) eta ondoren hainbat herritan geldituko da bidean zehar. Ondokoa izango da ibilbidea:

Getxo > Derio > Bilbo > Durango > Elgoibar > Lasarte-Oria

Txartelak 10 eurotan eskuratu daitezke eta ondoko helbidera mezua bidaliz: manuel@topagunea.org (adierazi izen-abizenak eta zeinko herritan hartuko duzuen autobusa).

Oharra: Beste herriren batetik autobusa jartzeko asmorik baduzue, jarri gurekin harremanetan

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude