Benito Ansola sarian lanak aurkezteko epea zabalik

BENITOmarka - koloretako bertsioaIkus-entzunezko lanak egiteko gazte sortzaileen proiektuak saritzea du xede Benito Ansola lehiaketak. Horretarako, ikus-entzunezko proiektu bat ekoizteko 3.000 euroko saria jasoko du irabazleak. Aurtengo edizioan proiektuak aurkezteko epea urriaren 16an amaituko da.

 

Deialdian parte hartu nahi duten gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar dituzte 2015eko urriaren 16a baino lehen. Euskararen presentzia ezinbestekoa izango da. Benito Ansola Sarien oinarriak egitasmoaren webgunean daude ikusgai.

Proiektu sarituaren izena 2015eko Lekeitioko Euskal Zine Bilerako itxiera ekitaldian jakinaraziko da. Irabazleek, izendapena jaso eta 2016ko irailaren 16ra bitarteko epea izango dute ikus-entzunezkoa bukatzeko.

Benito Ansola sarien hirugarren edizioa Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak  jarri dute martxan, EHUko Mikel Laboa katedraren babesarekin. Lehiaketaren helburua euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaile gazteei laguntza ematea da.

 

Hiru saritu aurreko edizioetan

2010 urtean egin zen sariketaren lehen edizioan bi lanek proiektuk jaso zuten saria: David Zabala eta Paul Urkijoren “Ohe azpiko zera” lanak eta Joseba Uberuagaren “Izena duena” animazio lanak.  2011 urteko Lekeitioko Zine Bileran aurkeztu ziren lanak.

Bigarren ediezioan berriz, 2012an, Maria Elorzak, Maider Fernandezek eta Aitor Gametxok lortu zuten saria, “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” proiektuarekin. 2013 urtean estreinatu zen filma eta proiektuak jarraipena izan du gerora ere.

Aurreko edizioetako irabazleen informazioa.

 

Benito Ansola

Benito Ansola Lekeition jaio zen 1928an. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bergaran eta Gasteizen. Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. 1978an, Euskal Zine Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin.

Aurtengo sariketan Euskaltzaleen Topaguneak, Euskal Zine Bilerak eta Lekeitioko udalak, EHUko Mikel Laboa Katedraren babesa izan dute. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren laguntza izan du sariketak.

 

1 comment for “Benito Ansola sarian lanak aurkezteko epea zabalik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude