Dena prest urriaren 17an TopaEguna ospatzeko

Azkoitia, Soraluze eta Deriotik pasatu ondoren, aurten Ttakun elkartearekin elkarlanean Lasarte-Orian ospatuko dugu TopaEgunaren laugarren edizioa, urriak 17an larunbata, herriko Euskal Jaiarekin uztartuta.

Urtero modura, jai egun parte hartzaile eta gozagarria izatea nahi dugu TopaEguna, mugimenduko kideen topagune izango dena, jaia eta ospakuntza oinarri izango dituena. Gainera, guzti horri edukia ere gehitu nahi diogu, ideia eta esperientzien elkartrukerako eguna izan dadin.

EGITARAUA

Topa-eguna-kartela-2015-behin-betikoa-webEuskaltasunaren aldarria egin eta euskaraz bizitzearen alderdi onak agerian ipini nahi dituen jaia izatea nahi dugu. Eta horretarako Lasarte-Oriako Euskal Jaiarekin bat egin dugu eta egitarau erakargarria antolatu dugu urriaren 17rako.

Goizeko 10:00tan ekingo diogu TopaEgunari, Lasarte-Oriako Txistularien Dianarekin. Ordu erdi beranduago hasiko dira esperientzien trukegunea Mirentxuenea Etxean eta kantu eta dantza jira txikia Zumaburutik.

Esperientzien trukegunean, euskaltzaleen mugimenduko kideen antolaketarekin edo parte hartzearekin garatzen ari diren bost esperientzia ezagutu ahal izango ditugu. Ordu eta erdiz entzuteko, ikusteko eta ikasteko aukera izango dugu.

Ordu berean goizeko 11:00tan hasita ere baina herriko beste muturretik, haurren kantu eta dantza jira abiatuko da. Bi orduko ibilbidea egingo du eta bertan hainbat geldiune egingo ditu, horietako bakoitzean dantza eta kantu erakusltaldiak eskainiz. Azken geldiunea hain zuzen ere Mirentxuenea Etxean egingo du 12:30tan bertan trukegunean parte hartu duten lagunak jaso eta kalejiran Okendo plazarino lagunduko dituztelarik.

13:00tan Okendo Plazan Ongi Etorria egingo da jaian parte hartzeko gogoz hurbildutako Lasartear eta kanpotarrei. Harrera egingo da kantu eta dantza saio banakin. Bertan bildutakoak aukera izango dute elkarrekin kantatu eta dantzatzeko; ekitaldirako bereziki dantza eta kantu herrikoiak aukeratu baitira. Ondoren herrian, kondaira ugariren protagonista den “Okerra” harria jasotzeko erakustaldia izango da. Eta azkenik Ongi etorria eta goizari amaiera emateko elkarrekin “Txotx eta Topa” egiteko aukera izango dugu.

14:30tan bazkarirako tartea hartuko dugu. Okendo plazan, 300 lagunentzako tokia egingo dugu (eguraldia txarra balitz, frontoian) baina ezinbestekoa da lehenbailehen bazkarirako izena ematea

Bazkalosteko ugari izango ditugu, gustu eta adin guztietarako! 15:30tan haurrentzako jolasak izango dira. Ondoren  ekitaldia izango dugu. Bertan hurrengo urtean TopaEguna non eta zein elkarteren eskutik antolatuko den jakingo dugu, lekuko trukea egingo baita.

Arratsalderako saiorako musika, kantua eta dantza izango dira nagusi. Okendo Plazan bertan eta arratsaldeko 17:00tik aurrera Irrien lagunen “Ane eta Piratak” ikuskizun parte hartzailea, Txarangaren animazioa eta Eztengiro taldearen erromeria izango ditugu.

20:00tik aurrera herriko hainbat tabernatan triki-pintxo-potea izango da. Eta Okendo Plazan jaiak 21:00tan amaituko den arren, herrian triki pintxo potea eta txarangaren animazioarekin jairako aitxakia izango da.

 

MOTORRAK BEROTZEN JOATEKO…

Urriak 17ari begira eta motorrak berotzen joateko ekintza osagarriak antolatu ditugu aurreko astean ere:

Urriaren 12an, astelehena, Ramon Agirre eta Inazio Tolosak “Kokakola eta barea” ikuskizuna eskainiko dute. Antzezlanean Ez Dok Amairu euskal kantagintzaren historian mugarri izan den mugimenduaren gaineko istorioa kontatzen dute Agirre eta Tolosak. Urriaren 12an arratsaldeko 7etan Lasarte-Oriako Abend Garagardotegian.

Urriaren 14an, asteazkenez, mahai ingurua antolatu da Lasarte-Orian bertan. Topalabea taldeak osatutako eta maiatzean argitaratu den Berrikasi eta berrikusi dokumentuan izango da aztergai mahai inguruan, eta saio honekin ekingo zaio hurrengo asteetan Euskal Herriko hainbat eskualdetan antolatutako hitzaldi eta mahai-inguru zikloari. Mahai inguruan Topalabe taldeko Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Lunak parte hartuko dute, Soziolinguistika Klusterreko kide den Pablo Suberbiola lasartearrarekin batera, Iñaki Arruti arituko delarik gidari modura.

 

 

BAZKARIRAKO TXARTELAK

Salgai daude jadanik bazkarirako txartelak 8 euroren truke.

Eguraldi ona eginez gero Okendo plazan egingo da eta eguraldia okertuz gero frontoian. Topa Eguneko bazkarirako 300 tiket jarriko dira salgai. Lasartearrek herrian bertan eskuratu ahal izango dituzte txartelak, Ttakun elkartean edo herriko hainbat tabernatan. Gainontzekoentzako Topagunearen webgunean daude salgai.

EUSKAL JAIAREKIN BAT

Urriak 17an TopaEgunak, Lasarte-Oriako Euskal Jaiarekin bat egin du eta egitaraua antolatu da bertako hainbat talde eta eragileen laguntza eta parte hartzeari esker.

Animatu TopaEgunera hurbiltzen eta ez ahaztu dantzarako gogoa ezta baserritar jantzia (edo elementuren bat txapela, zapia…) ekartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude