TOPA EGUNA 2015, urriak 17an Lasarte –Orian

Azkoitia, Soraluze eta Deriotik pasastu ondoren, aurten Ttakun elkartearekin elkarlanean Lasarte-Orian ospatuko dugu Topa Egunaren laugarren edizioa, urriak 17an larunbata, herriko Euskal Jaiarekin uztartuta.

Topa-eguna-kartela-2015-behin-betikoa-webUrtero modura, jai egun parte hartzaile eta gozagarria izatea nahi dugu Topa Eguna, mugimenduko kideen topagune izango dena, jaia eta ospakuntza oinarri izango dituena. Gainera, guzti horri edukia ere gehitu nahi diogu, ideia eta egitasmoen elkartrukerako eguna izan dadin.

Euskaltasunaren aldarria egin eta euskaraz bizitzearen alderdi onak agerian ipini nahi dituen jaia izatea nahi dugu. Eta horretarako Lasarte-Oriako Euskal Jaiarekin bat egin dugu, egitarau erakargarria antolatzeko.

Gorde eguna zuen agendan: urriak 17, Topa Eguna Lasarte-orian.

Informazio+   Sonia Perez Anguera

sonia@topagunea.org

9436215805/ 699423491

2 comments for “TOPA EGUNA 2015, urriak 17an Lasarte –Orian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude