Ekaina beroa eta emankorra izan da gure batzordeetan

Ekaina hasi genuen Haur eta  Gazteen aisialdiko mintegiarekin. Ekainaren 4an Andoaingo Topagunearen egoitzan aisialdiko egitasmoan antolatzen dituzten elkarte gehientsuenen ordezkariak elkartu ginen; 2015-16 ikasturtera begira Topagunetik aurreikusita ditugun proiektuak konpartitzeko.

San Juanekin batera Udalekuak eta udako ekintzen egitarau zabala martxan jarri eta horretan dihardute burubelarri. Irailean berreskuratuko dugu harremana eta zehaztuko ditugu lan dinamikak.

Bestalde, ekainaren 12 eta 19an Zergatik ez? Batzordea osatzen dugun elkarteetako ordezkariek ere elkartzeko parada izan genuen goiz osoko bi saiotan. Hauen helburua, Zegatik ez? Tailerrak emateko kide berriak formatzea. Eta dagoeneko urtetxo batzuk dituen tailerraren gaineko egokitzapenak kopartitzeko. Orduan jasotako ekarpenekin tailerra emateko materiala egokitzen ari da Elgoibarko Izarra batzordekideak. Hurrengo astean, materaial guztia prest izango dugu irailetik aurrera tailerrak ematen jarraitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude