Ehunka urrats hizkuntza paisaia euskalduntzeko

Amaitu da … eta hau zergatik ez euskaraz? kanpainaren lehen fasea. Guztira 14 euskaltzaleen elkarteetako kideek ehunka denda, taberna eta erakundeetako errotulu eta iragarki identifikatu eta euskaraz jartzeko eskariak itsatsi ditugu. Webgunean 220 argazkitik gora jaso ditugu eta jakin badakigu beste leku askotan ere agertu direla eranskailuak.

Bigarren faseari ekin diogu orain. Erdarazko euskarriak (kartel edo errotuluak) dituzten establezimenduetako arduradunei gutunak bidaltzen hasiak gara, euskaldunok aintzat hartzeko eskatuz eta euskarriotan euskara aintzat hartu dezatela proposatuz. Era berean, jasotako testigantza guztiak bildu eta Behatokira zein Elebidera bidaltzeko dossierra prestatzen ari gara.

Xume ekin genion kanpainari, baina salaketa hutsean geratzetik harantzago, aldaketak sortzeko gogo eta uste irmoarekin. Beraz, ez da bukatu kanpaina, eta aurrerago jarraituko dugu emandako urratsen berri eta lortutako aldaketen informazioa zabaltzen.

Eta bitartean, baidtugu pegatinak oraindik, eskatu nahi dituzuenen esku jartzeko eta jarraitu webgunera zuen argazkiak bidaltzen.

1 comment for “Ehunka urrats hizkuntza paisaia euskalduntzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude