Saharako ipuin bat argitaratuko du Dobera Euskara Elkarteak

Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak, Ipuin Faktoria egitasmoaren barruan, bigarren ipuin bat argitaratuko du. Saharako istorio bat izango da.
dobera
“Proiektu hau, bi kultura salbatzeko modu bat da, historian zehar trans­kul­turalizazioa jasan dute­nak”

Abdi Ami Omar margo­lari sahara­rrak kontatua da ipuina, eta berak egingo ditu marrazkiak ere. Bertan aurkituko duzue Urumeako Kronikan Abdiri egindako elkarrizketa.

Doberakoen asmoa da uda­ran etortzen diren ume saha­ra­rrek ipuin bana jasotzea, eta horretara­ko, laguntza behar dute. Bi modu daude:

  • Batetik, 30 euroko partizipazioak erosi, eta trukean; ipuin bat jaso, beste bat haur saharar bati oparitu, eta ipuinean lelo bat jartzeko aukera
  • Eta bestetik, dirua ingresatu, kontu ko­rron­te honetan: 2100 2403 81 0200139836 (La Caixa).

Zalantzarik izanez gero edota informazio gehiagorako:

Nagore Zubitur Aldabe
DOBERA EUSKARA ELKARTEA
Larramendi 11, behea
dobera@dobera.eus
943 33 27 99

1 comment for “Saharako ipuin bat argitaratuko du Dobera Euskara Elkarteak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude