Garaion sorginguneko etxaldea Otazan

Garaion Soginguneko lagunek, Arabako Otazan duten etxaldea taldeek erabiltzeko zabalik dagoela jakinarazi digute: kuadrilan asteburu pasa joateko, mendi elkarteko taldeek erabiltzeko, dantza edo antzerki taldeek topaketak egiteko… aukera anitzak eskaintzen ditu! Erabilera hau bultzatze aldera, zabalkunde ahalegin bat egiten ari dira, jendea, ingurukoa eta urrunagokoa, jakinaren gainean jarri nahian. Asmoa da urriaren amaiera arteko asteburuetan etxaldea jendez betetzea, inguruak eta etxaldeak berak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz…

Beraz, jakinaren gainean zaudete denok: zuen lagun taldearekin, elkartekideekin asteburu-pasa etorri nahi izanez gero, deitu eta eskatu informazioa. Eta zuen inguruan etorri nahi lukeenik ezagutzen baduzue, emaiozue aukeraren berri!

Facebooken eta Twitter bidez jarraitu daiteke GaraiOn Sorgingunearen berri, baita blogaren bitartez ere: garaion.wordpress.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude