Udazkeneko Kultur Errotan izena emateko epea zabalik

Kultur errotaEuskal artisten sormena eta talentua zuen herrian taularatzeko eskaintza berria martxan jarri du berriz ere Kultur Errotak. Elkarteok kalitate handiko eta diruz lagundutako 150 kulturgile eta 165 ikuskizun dituzue aukeran, 23 nobedade tartean. Eskaintza paregabea zuen eskura, aprobetxatu aukera! Zuen gustukoenak zerrendatu eta egin eskaria ekainaren 26a baino lehen.

Ekainaren 9tik ekainaren 26ra bitartean Euskaltzaleen Topaguneko bazkideok emanaldi eskariak egiteko epea zabalik duzue. Hamazortzigarren edizioko 2.epealdian, irailetik abendura bitartean, zuen herrian taularatu nahi dituzuen ikuskizunak aukeratu eta eskaera orria bete baino ez duzue eskaintza berezi honetaz baliatzeko

Kulturgune txikietan eskaintza erakargarriaz gozatzeko aukera zabaltzen dizuegu. Eskaintza anitza bezain aberasgarria zuen herriko kultur eskaintza osatzeko.

2015.urteko lehenengo epealdian 22 elkartek parte hartu duzue Kultur Errotan, 48 emanaldi antolatu ditugu guztira. Bigarren deialdi honetan ere elkarteoi eskaintza kontsultatu, ikuskizunak aukeratu eta diruz lagundutako eskaintzaz baliatzera gonbidatzen zaituztegu. Artisten kudeaketaz gu geu arduratuko gara, baita saioa iragartzeko kartelaz ere.

Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:
Eskaria egiteko hiru urrats baino ez dituzue egin behar. Ondoko dokumentuetan beharrezko informazio guztia duzue eskura:

  • Irizpideak irakurri (pdf). Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.
  • Ikuskizunen zerrenda kontsultatu (pdf). Aukeran dauden 150 kulturgile eta 165 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa. Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.
  • Eskaera orria bete (doc). Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude