GURE KONTU Euskaltzaleen Topagunearen administrazio zerbitzua

GURE KONTU da Euskaltzaleen Topagunearen administrazio zerbitzuaren izena, aholkularitza kontablea, fiskala eta lanekoa eskaintzen ditu zerbitzu honen bitartez.

Bezeroaren beharretara egokitutako zerbitzu hurbila ematen du, profesionala eta euskalduna.

Zerbitzu osa euskaraz eskaintzen du, baita sortzen diren dokumentuak ere. Kudeaketan eta betebehar formaletan laguntzen du GURE KONTU-k.

3 arlotako zerbitzuak eskaintzen ditu:

Aholkularitza kontablea

  • Kontabilitate ofiziala eramatea
  • Eguneroko idazpenen kontabilitatea
  • Ustiapen kontua eta balantzearen kontrola eramatea
  • Urteko kontuak erregistroan aurkeztea
  • Ordainketa eta kobraketen kontrola eramatea
  • Fakturazioa
  • Zalantza eta galderei erantzutea

 

Aholkularitza fiskala

  • BEZa
  • PFEZa
  • Sozietateen Zerga
  • Bestelakoak: Mezenasgorako zerga pizgarriak eskuratzeko onuradun izaera lortzeko aitorpena (182 eredua), Gainontzekoekin 3.005,00€tik gora egindako eragiketen aitorpena (347 eredua).
  • Zalantza eta galderei erantzutea

 

Laneko aholkularitza

  • Kontratuen kudeaketa
  • Nominak prestatzea
  • Seguru sozialak kudeatzea
  • Kontratu amaierako gutunak prestatzea
  • Baja parteak aurkeztea
  • Zalantza eta galderei erantzutea

 

Interesa izanez gero harremanetan jartzea besterik ez dago: Telefonoz  94 621 41 15 zenbakira deituta. Edo mezu bat bidalita larraitz@topagunea.org,  edo aitziber@topagunea.org helbidera.

Aurrekontuak konpromisorik gabe egiten ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude