eta hau #ZergatikEzEuskaraz?

Martxa onean da jadanik eta hau, zergatik ez euskaraz? sentsibilizazio kanpaina. Aurretik iragarri genuen modura, hizkuntza paisaia euskalduntzeko kanpaina honek 14 herritan eman ditu lehen urratsak, eta apurka-apurka ari gara herri eta eskualde ezberdinetatik testigantzak jasotzen.

Hilabetean zehar Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 14 herritan komertzio, erakunde eta eragile ezberdinen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egiten ari dira euskaltzaleak.

muestra_9,5x9,5

Azken hamarkadatan urrats ugari eman badira ere, oraindik paisaia linguistikoan euskarak nahi baino askoz ere presentzia eskasagoa dauka. Asko dira gaur egun, oraindik orain, erdaretan soilik errotulatzen duten komertzio, taberna, elkarte edo erakunde publikoak. Euskaldunok herritar eta kontsumitzaile modura ditugun eskubideak urratzen jarraitzen den artean, euskaltzaleok badugu eginkizunik eta eragile izan gaitezkeela guztiz sinestuta gaude.

Maiatzaren 20an abiatu zen kanpaina eta ekainaren bukaerarte luzatuko da lehen fasea, erdera hutsean dauden errotulu eta kartelak identifikatzeko fasea.  Horretarako, euskaltzaleen elkarteetako bazkideak bihurtu nahi ditugu kanpainaren protagonista eta eragileak.

Kanpainak lau urrats ditu:

1.- Euskaltzaleen elkarteetako kideak eta hau zergatik ez euskaraz? leloa duten pegatak jartzen ari dira herrian aurkitzen dituzten erdara hutsezko errotulu eta karteletan. Errotuluei argazkia atera eta twitter zein instagram sare sozialak erabiliz edo kanpainarako sortu den webgunera bidaliz argazkiak partekatzen ari dira, herria eta errotuluaren edo kartelaren jabea (komertzioa, elkartea, taberna, erakundea) identifikatuz.

2.- Partekatutako argazki guztiak aipatutako webgunean daude ikusgai.

3.- Euskaltzaleen elkartetik erdarazko errotuluak dituztenei gutuna bidaliko zaie, beren euskarri guztietan euskara erabili dezatela eskatuz eta horretarako laguntza eta aholkularitza eskainiz.

4.- Jasotako informazio eta testigantza guztiak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren eta Elebideren esku jarriko ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Kanpainak ekainaren 30erarte iraungo du eta jasotako testigantza guztiekin dosierra osatuko da ondoren.

Parte hartu nahi baduzue, ondoko herri eta eskualdeetako euskaltzaleen elkarteetan aurki ditzakezue pegatak:

Araban: Gasteiz (Geu elkartea), Laudio (Basalarrina), Aiara (Hogeitalau elkartea) eta Arabar Errioxa (Ttiki-Ttaka)

Bizkaian: Durango (Berbaro), Ermua (Euskal Birusa), Barakaldo (Sasiburu), Erandio (Berbots) eta Getxo (Bizarra Lepoan)

Gipuzkoan: Donostia (Bagera), Errenteria (Lau Haizetara), Arrasate (AED), Bergara (Jardun) eta Aretxabaleta (Loramendi).

Kanpaina ez da berria, hainbat euskaltzaleen elkartek egin izan baitute lehenago antzekorik. Hala ere, aurten, lehenengo aldiz egingo dute hainbat herritan batera Euskaltzaleen Topaguneak koordinatuta.

aiboa donostia22 donostia23 donostia24

1 comment for “eta hau #ZergatikEzEuskaraz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude