Soziolinguistika klusterraren azken argitalpenak

ekolinguaSoziolinguistika klusterrak hiru argitalpen berri kaleratu ditu azken asteotan:

Ekolingua solas-jokoa eta jokoaren gida

Hizkuntza-ekologiaren ideietan oinarritutako EkoLinguA solas-jokoa da. Bost-zazpi kideko taldeetan erabiltzeko mahai-inguruko tresna ludikoa da.

Euskararen inguruko istorio zehatzetatik abiatuta, hizkuntza-aniztasunaren garrantziaz, berdintasunaren printzipioaz edota hizkuntza gutxituagoen alde neurri sustatzaileak hartu beharraz ideiak partekatzea du helburu; lagun artean eta modu ludikoan hausnarketa egiteko helburuarekin.

EkoLinguA bere horretan erabil daiteke, baina horrez, gain, testuinguru desberdinetan erabiltzeko GIDA ere argitaratu dute.

EraLan3: euskararen erabilera lan-munduan ikerketa-lana

Publikoaren esku jarri dute EraLan3 proiektuaren ikerketa-lan argitaratu berria.

EraLanen helburu orokorra da hizkuntza-normalizaziorako planak onartuta dituzten lan-munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzea.

Orain argitaratutakoa hirugarren fasean garatutako ikerketa da  (EraLan1  (2006-2008), EraLan2) Informazio gehiago  Soziolinguistika Klusterraren EraLan atalean aurki daiteke, eta baita argitalpena (pdf formatua) bera ere.

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak

Eskura dago Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (2014) argitalpen berria.

Hizkuntza-kudeaketa arrakastatsurako hainbat gako azaltzen dituzten lau erakunde txikitako informazioa eskaintzen da argitalpenean. Honakoak dira enpresa horiek: Koniker, Edertek, Autocares La Guipuzcoana eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoa.

Argitalpenaz gain, enpresa horietan izandako esperientzien berri zuzena emateteko mahai-inguru bat antolatu zuten, eta bideoz ikus daiteke horien lekukotasuna. Bideoan parte hartu duten kideak honakoak dira: Martin Alegria (Edertek), Jose Luis Iraeta (Autobuses La Guipuzcoana, eta Unai Argarate (Koniker), Gari Otamendik elkarrizketaren moderatzaile izanik.

Argitalpena eta bideoa hemen ikus daiteke: Normalizazio Kasu Aurreratuak 2014

1 comment for “Soziolinguistika klusterraren azken argitalpenak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude