Lan-poltsa osatzen

Egitasmo berrietan egon daitezkeen lanetarako kontuan hartuko diren curriculumekin lan poltsa osatzen ari gara Euskaltzaleen Topagunean. Maiatzaren 29rarte lanpoltsa@topagunea.org helbidera bidali ditzakezue zuen curriculumak eta hurrengo urtean egon daitezken balizko kontratazioetan aintzat hartuko ditugu.

Lan poltsa urtero-urtero berrituko da.

Bi profil bilatzen ari gara:

    • Kultura eta aisialdiko programa eta espektakuluen diseinuan, antolaketan eta produkzioan ezagutza eta eskarmentua duena.
    • Egitasmoen komunikazioren diseinu, koordinazio eta kudeaketa lanetan ezagutza eta eskarmentua duena. Horretaz gain, Ikus-entzunezkoen ekoizpenean ezagutza ere eskatzen da.

Kasu bietan oinarrizko eskakizunak:

  • Euskara ondo menperatzea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea.
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea.

Kasu bietan baloratuko da:

  • Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna.
  • Euskara Elkarteen mugimenduko ezagutza eta kide izatea.

Curriculumak posta elektronikoz bidaliko dira: lanpoltsa@topagunea.org helbidera. Bidaltzeko azken eguna: MAIATZAK 29.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude