GAMERAUNTSIA: bideojokozale euskaltzaleen komunitatea

Online jokoek gero eta jarraitzaile gehiago dituzte: haietan, hainbat lagun aritzen dira joko berean, bakoitza bere etxetik, elkarrekin komunikatzeko audio eta bideo konexioa erabiliz.

mqdefaultJoko horietan ere euskaraz jarduteko gogotik abiatuta, gazte talde batek GAMERAUNTSIA komunitatea sortu du: jokozale euskaldunentzako topagunea. Bertan, online partidak antolatzeaz gain, partida horien grabazioak, hainbat bideojokotako tutorial eta trikimailuak, eta webgunearen gaiarekin lotutako bideoblogak ere eskaintzen dituzte.

Komunitate interesgarria, zalantzarik gabe, batez ere gaztetxoekin lan eginez gero.

1 comment for “GAMERAUNTSIA: bideojokozale euskaltzaleen komunitatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude