Elena Laka: “Alderdiei proposamen eraikitzaileak egitea tokatzen zaie”

Alderdiei etorkizuneko ikuspegiz jokatzea eta proposamen eraikitzaileak egitea eskatu die Elena Lakak ETB1eko Azpimarra saioan. “Alderdiei proposamen positibo eta eraikitzaileak egitea dagokie, eta ez gizartearen zati handi baten kontra joatea” azaldu du Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak.

Hauteskunde kanpainaren aurretik hainbat alderditatik egondako adierazpenak aztertu dituzte Azpimarra saioan eta baita euskaltzaleen gizarte mugimenduen erronkak eta errealitatea ere.

Ondoko bideoan ikus daiteke Maddalen Iriartek eta Asier Odriozolak maiatzaren 7an Elena Lakari egindako elkarrizketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude