Badator Mintza Eguna!

Pegatina 15Mintzalagunak, Garmendiko Bordako Gasna, txalapartariak, solaslagunak, hamaiketakoa, bertso eskolako kideak, Oharkabe taldea, Barojatarren etxea, gaztetxea, San Miguel zubiko historia eta sorginen istorioak, kalejira, bazkaria, eguraldi ona… Berako solaslagunek dena prest dute larunbateko Mintza Egunerako!

Goizeko 11:00etatik aurrera, plana dugu Beran!

11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Rikardo Baroja Eskolan
12:00 Bi aukera:
A) Bera altueratik. Lekueder eta Garmendiko Bordara bisita
B) Bera karriketatik. Bisita gidatua xokoz xoko
13:30 Mintza Kalejira musikariekin
15:00 Bazkaria Herriko Etxeko plazan
16:30 Esker emate ekitaldia
17:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin

Esker emate ekitaldian bertako produktuz osatutako saskiak jasoko dituzte mintzalagunek, eta bazkarian eskualdeko edariak eta postreak izango dira, Bidazi elkartearen eskutik.

Azken unean animatuz gero eta bazkariko txartelik behar baduzue (17€), mintzapraktika@topagunea.org helbidera idatzi edo deitu 674.345.756 telefono zenbakira.

Larunbatean elkartuko gara!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude