Arabako mintzalagunentzako Mintzajolasak martxan

Mintzajolasak kartelaMINTZAJOLASAK, Arabako mintzalagunentzako internet bidezko lehiaketa, martxan da. Hedabideak gaitzat harturik, ekainaren bukaera arte lau proba gainditu beharko dituzte parte hartzaileek, 4-6 laguneko taldetan.

Mintzalagunak taldeetatik kanpo euskaraz bizi daitezen antolatutako ekimena da Mintzajolasak. Lehen edizioan, parte hartzaileak euskarazko hedabideetara gerturatzea da erronka.

Lehen proba argitaratu dugu honezkero. Erantzun eta izena emateko epea maiatzaren 18an bukatuko da, datorren astelehenean.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, sartu mintzalaguna.eus/mintzajolasak atarian.

1 comment for “Arabako mintzalagunentzako Mintzajolasak martxan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude