'Zergatik ez?' euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra

Ekimenak euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnarketa guneak sortzea du xede.zergatikez

Euskaltzaleen Topaguneak Zergatik ez? tailerra jarri zuen martxan 2010ean. Ondoren 2011. urtean zabalkundean eraginkorragoak izateko helburuarekin, federazioak bazkideekin batera tailerra emateko modua landu zuen. 2012. urteaz geroztik 12 euskara 1elkarteekin elkarlanean eskaintzen ditu tailerrak.

Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioak dira.. Tailer hauetan hizkuntzaren aldeko argudioak eskaintzen dira, eta aurrez aurreko elkarrizketetan hausnarketarako arrazoiak eta gakoak lantzen dira.

Tailerra galdera baten bueltan antolatua dago: Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa? Eta saioen amaieran galdera horri Zergatik ez? Jakina, bai horixe! erantzuteko gai izan daitezen ahalegintzen gara.

Saio bakoitzak bi ordu eta erdi irauten du. Horietan hizkuntza aniztasuna, legezko markoa, hizkuntza kontaktuan eta galtze prozesuak, euskara datuetan, norberaren ibilbidea, erabiltzeko zailtasunen identifikazioa eta etorkizunerako proposamenak lantzen dira.

Funtsean, saioek euskararekiko jarrera baikorrak sustatu eta hizkuntzaren errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzea dute helburu.

Urte hauetan tailerra garatzen joan da eta xede talde adina aldaera sortu ditugu:

Euskara ezagutu arren, erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten
Euskararen aldeko jarrera duten erdaldunak (gaztelera eta frantsesez)

Aldiro, Zergatik ez? tailerraren bueltan sortu dugun batzordean parte hartzeko aukera zabaltzen dugu eta deialdi honekin batera hau da egin nahi duguna. Topagunearekin elkarlanean tailerraren zabalkundean parte hartu nahiko zenuke? Dagoeneko batzordea osatzen dugun 12 elkarte horietariko bat gehiago izan nahiko zenuke? Ekimena zuen elkartean ere interesagarria izan daiteke?

Gai honekiko interesa izanez gero edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero jarri harremanetan:

Sonia Perez Anguera
Euskaltzaleen Topagunea
94 621 58 05 / 699 42 34 91
sonia@topagunea.org

Proiektua Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako Taller per al foment dels Usos Interpersonales en Llengua Catalana tailerrean du oinarri. Topaguneak hura hartu, moldatu, egokitu eta gure hizkuntzak bizi duen errealitatera egokituz.

1 comment for “'Zergatik ez?' euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude