Maiatzaren 23an ospatuko da Auzoko egitasmoaren jaia

Eskoriatzan elkartuko dira  Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 23an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Iazko arrakasta ikusita, jai hau antolatzen den bigarren urtea izango da. Herritar guztientzat zabalik dagoen egitaraua prestatu dute horretarako, euskara ardatz izanik, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturei ere lekua eginez.

Eskoriatzarekin batera, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Donostia, Eskoriatza, Azpeitia, Ibarra eta Oñatin ari dira euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzeko ahaleginetan. Astero biltzen dira taldeak, ordu eta erdiz euskaraz aritu eta ongi pasatzeko. Euskaraz bizi diren herritarren eskutik egiten dute bide hori hizkuntza ezagutu nahi dutenek, elkarrekin. Izan ere, herrietan dagoen aniztasuna ezagutu eta aitortzearekin batera, euskara guztion esku jartzea ezinbestekoa da.

auzokojaia_1 auzokojaia_2 auzokojaia_3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude