Mintzajolasak, Arabako mintzalagunentzako lehiaketa berria

Mintzajolasak kartelaArabako mintzalagunentzako MINTZAJOLASAK antolatu ditugu, internet bidezko lehiaketa. Parte hartzera animatzen diren mintzalagunek lau proba gainditu beharko dituzte maiatza eta ekaina bitartean, 4-6 laguneko taldetan.

Mintzajolasen I. edizioan, euskarazko HEDABIDEAK hartuko ditugu gaitzat. Jolasaren bidez, mintzalagunak hedabideetara gerturatu nahi ditugu, Araba zein munduaren berri euskaraz jaso dezaten eta, beraz, egunerokoan euskaraz bizitzen jarrai dezaten.

Maiatzaren 4tik ekainaren 29ra izango dira mintzajolasak. Bi asterik behin proba bat argitaratuko dugu mintzalaguna.eus atarian (4 guztira), eta parte hartzaileek 15 egun izango dituzte proba nahi dutenean betetzeko.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, mintzalaguna.eus/mintzajolasak atarira jo dezakezu.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude