Herriz herri dabil Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoa

LaburBiraKartela2015Ordizian abiatu zen martxoaren 4an, eta ordutik herriz herri dabil; euskarazko zinemagintzak aurreko urtean utzitako perlak eskainiz.

Zirkuituaren hirugarren aste honetan, Mutriku, Igorre, Asparrena eta València izango ditu geltoki Laburbirak. Zirkuitoko emanaldi batzuetan, sortzaileetako batekin solasaldian aritzeko aukera egongo da gainera: Asparrenan, adibidez, Kepa Errasti izango da.

Euskal zinemaz gozatzeaz gain, zinemagintza hobeto ezagutzeko aukera izango dute ikusleek.

Martxoaren 28ra bitartean, 29 emanaldi izango dira beste horrenbeste herritan: Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Asparrena, Atarrabia, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Berriozar, Biasteri, Durango, Ea, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Hernani, Hondarribia, Igorre, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil, València eta Zumaia.

Hamabigarren edizioa da aurtengoa, eta 80 minutuko emanaldietan 8 film labur dira ikusgai.

Film eta zuzendari hauek osatzen dute 2015eko Laburbira:

Filmak hautatzerakoan, hainbat irizpide izan ditugu kontuan, hala nola sortzaile berriei eta ibilbide luzekoei lekua egitea, filmetako genero eta gai aniztasuna, euskaltzaleen mugimenduko lanak zabaltzea eta abar.

 

Filmei eta emanaldiei buruzko informazioa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude