Lehen edizio arrakastatsua izan du #Hankazgora! Instagram bidezko argazki lehiaketak.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Fundación Caja Navarrak antolatuta, Nafarroako gazteen artean euskararen aldeko motibazioa eta sormena bultzatzeko helburua izan du lehiaketak. Horretarako, Nafarroako 12-18 urte arteko gazteak gonbidatu dira parte hartzera, beraien egunerokoan gero eta erabiliagoa den sare sozial honen bidez.

Bi hilabeteko ibilbidean, 280 jarraitzailetik gora izan ditu lehiaketak eta guztira 155 argazki aurkeztu dira. Gaiarekin lotutako argazki bat ateratzea eta horri euskarazko izenburu bat jartzea izan dira bete beharreko bi baldintzak. Irudimen handia eta parte hartzeko gogoa erakutsi dute gazte nafarrek.

Aurkeztutako guztien artean argazkirik onena aukeratzerako orduan, argazkiaren kalitatea, gaiarekiko lotura, originaltasuna eta argazkiaren konposizioa baloratu dituzte besteak beste epaimahaia osatu duten argazkilari profesionalek. Bi argazkiren artean berdinketa egon dela iritzita, Olaztiko Leire Zubicoa eta Iruñeako Gaizka Idiakezen artean banatu da argazki onenaren saria, 250 euroko bono sari bat bakoitzarentzat. Bestalde, aurkeztutako argazki guztien artean Instagrameko erabiltzaileen bozka gehien jaso dituen argazkiaren egileak ere jaso du 500 euroko bono saria, Ainara Fuertes Iruñarrak hain zuzen ere.

Sari banaketa pasa den larunbatean burutu zen Iruñeako Civican aretoan. Irabazleek Fundación Caja Navarrako Maite Roncal eta Euskaltzaleen Topaguneko Oskar Zapataren eskutik jaso zituzten sariak.

_AGE3843mod2 _AGE3866mod2 _AGE3891mod2 _AGE3892mod2 _AGE3895mod2

1 comment for “Lehen edizio arrakastatsua izan du #Hankazgora! Instagram bidezko argazki lehiaketak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude