EAEko udalerri euskaldunen bilakaera aztertu du Soziolinguistika Klusterrak

slk_udalerrieuskaldunakEuskal Autonomia Erkidegoan udalerri euskaldunek azken 30 urteetan izan duten bilakaera aztertu du Soziolinguistika Klusterrak UEMAren ekimenez. Azterketaren emaitza jasotzen duen txostena argitaratu du Klusterrak.

Azterketan 1981 eta 2011 urteen artean udalerri euskaldunetan izan den bilakaera aztertu da, EUSTATen ikerketan oinarrituta eta lau aldagai aztertuz:

  1. hizkuntza-gaitasuna,
  2. lehen hizkuntza,
  3. hiztunen hizkuntza-bilakaera eta
  4. etxean darabilten hizkuntza.

Ikerketaren egilea Iñaki Iurrebaso soziologoa izan da eta egitasmoa Olatz Altunak koordinatu du.

Azterketa oso interesgarria iruditzen zaigu, kontuan hartu beharrekoa, arnasguneen bilakaeraz eta etorkizunaz hausnartu eta berauetan nola jardun ikusteko.
Ondoko loturan eskuratu dezakezue txostena: Udalerri euskaldunak EAEn: egoera eta bilakaera, 1981-2011

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude