SEMEAK

SEMEAK. 2015 (7´25´´). IKER AZKOITIA.

Sinopsia

Bikote gazte bat edukiko duten seme-alaben izenei buruz hitz egiten ari da. Umeen heziketak bikotearen kide bati asko arduratzen dio bere ama-hizkuntzaz ezin izango dituztelako hazi. Dena zailtzen da honek etxe-istripu baten ondorioz hizkuntza-transtorno bat garatzen duenean.

Kontseiluak eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako “Euskaraz bizi nahi dut” lehiaketan profesionalen ataleko lehen saria lortu zuen pasa den irailean.

 

Iker Azkoitia

Aretxabaleta, 1987. Publizitatean lizentziatua (EHU), New York Film Academy-ko ikasle izandakoa eta Arte4-n arte dramatikoan diplomatutako aktore, musikari eta zinemagile gazte honek bere lanetan diziplina ezberdin hauekin jolasten ohi du. Libre, bere lehen laburrarekin, bi sari jaso zituen (IV Huehizenameran sari finalista haien artean – 2012) eta ko-idatzi eta ko-zuzendutako Copygram-ek laburren sari irabazlea jaso zuen Donostiako fantasiasko eta beldurrezko zinemaldian (2014)

 

Datu teknikoak

  • Zuzendaria, ekoizlea, gidoia eta edizioa: Iker Azkoitia
  • Aktoreak: I. Azkoitia, R. Reyes, A. Piña, K. Azkoitia, K. Azkoitia
  • Argazkigintza eta kamara: Román Reyes, Nacho Nava
  • Ekoiztetxe elkartua: Hypnos Films Produkzioak
  • Soinua eta bigarren kamara: Yolanda Collado
  • Ekoizpen eta soinu laguntzailea / ingelesaren itzulpena: Rick Fan
  • Euskararen zuzenketa: Alizia Otxoa
  • Gidoi-aholkularia: David Ramiro Rueda

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude