Martxoan egingo dira Kudeaketa Plana aurkezteko batzarrak

topagunea_bertikalaEuskaltzaleen Topagunearen 2015eko Batzar Nagusiaren prestaketa lanak hasita daude, eta urtero egin ohi dugun modura, Kudeaketa Planaren lehen proposamena aurkezteko bilerak egingo dira hurrengo bi asteotan. Guztira bost batzar deitu dira eta urteko asmoak aurkezteaz gain, 2015erako aurreikusiak dauden hiru egitasmo berriren gainean iritzi trukea bultzatu nahi da bileretan.

Ondoko hitzorduak jarri dira:

  • Martxoak 5, osteguna, arratsaldeko 6etan, Donostian (Gipuzkoa), Bagera elkartearen egoitza berrian (Hernani kalea, 15).
  • Martxoak 9, astelehena, arratsaldeko 6etan, Arrasaten (Gipuzkoa), AEDren bulegoan.
  • Martxoak 9, astelehena, arratsaldeko 6etan, Bilbon (Bizkaia), Zenbat Gararen egoitzan (kafe Antzokia).
  • Martxoak 10, asteartea, arratsaldeko 6etan, Atarrabian (Nafarroa), Topagunearen bulegoan.
  • Martxoak 11, asteazkena, arratsaldeko 6etan, Baranbion (Araba), Administrazio etxean

Hurrengo egunotan posta elektronikoz jasoko da 2015eko Kudeaketa Planaren proposamena eta martxoaren 17rarte egongo da ekarpenak egiteko aukera.

Urteko Batzar Nagusia berriz, apirilaren 17an egingo da, Durangon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude