JORRAI

JORRAI. 2015 (3´). UDA FILMS

jorraiSinopsia

Hustu, bete eta hustu. Otzara eta erakustazoka, garaian garaikoa.

 

Uda films

Haizea Azpilikueta, Unai Portilla, Asier Ugarte, Egoitz Diez, Eneko Zuberogoitia, Leire Zarate eta Ane Zuazubiskar. Ikus-entzunezko Komunikazio graduko lehenengo mailako zazpi ikaslek osatutako taldea da Uda Films. Hemezortzi eta hogeita bi urte bitarteko gazteek osatutako taldeak elkarlanean egin duten lehen film laburra da.

 

Kameratoia

Gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketa da Kameratoia. 2005ean antolatu zuen lehen aldiz Euskaltzaleen Topaguneak, eta 2013tik Durangoko Azokako Irudienea gunean izaten da. Taldeek 48 ordu izaten dituzte, gaia jasota, film laburra sortzeko.

Lehiaketaren helburua da gazte euskaldunon sormena bultzatzea eta euren ekoizpen artistikoa gizarteratzea.

Azken edizioan, 2015eko abenduan, Jorrai filmak irabazi zuen lehen saria.

 

Post navigation

1 comment for “JORRAI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude