Harrapazank egitasmoaren 10. edizioa martxan da

Hamargarrenez abiatu da Bilboko gazteei zuzendutako Harrapazank egitasmoa, Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak antolatuta. Aurtengoa ere nobedadeez betetako edizio izango da.

harrapazank10Dagoeneko 400 bat gaztek eman dute izena egitasmo honen jarduera ezberduinetan parte hartzeko. Euskararen erabilera gazteen artean sustatu, esperientzia positibo eta parte hartzaileen bitartez gazteen motibazioan eragitea lortu eta gazteen gustuko ekintza parte hartzaile eta erakargarriak eskaintzera bideratutako egitasmo aitzindari honek sare sozialak baliatu ditu berriz ere gazte bilbotarren komunitatea sendotze aldera, eta horren lekuko da www.harrapazank.com ataria.

Artengo nobedadea “Lonjazank” ekimena izango da, pasadan edizioetan antolatu ziren Harrapazank eszena lehiaketari eta Sortuzank tailerrari gehituz.

Parte hartu nahi duten gazteek, online egin ahal izango dute izen ematea www.harrapazank.com web gunean. Bertan, atarian ekintza bakoitzean apuntatzeko izen-emate fitxa bana dute eskura gazteek, izen abizenak eta sare sozialen profilak zehazteko.

 

Lonjazank programa

Lonjazank, 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako, enkante moduko bat izango da. Gazteek beraien lonjak janzteko elementuak eskuratu ahalko dituzte, baina hauek eskuratzeko dirua erabili beharrean probak gainditu beharko dituzte.

 

Harrapazank Eszena

Hamargarren edizio honetan Harrapazank Eszenan bi adin-talde bereizi dira: 9-13 (Harrapazank Junior) eta 14 eta 18 urte bitarteko gazteak (Harrapazank Senior). Kategoria bakoitzeko 1.000 euroko bono saria jasoko dute. Antzerkia, dantza, musika, monologoak, txisteak, bertsoak, … ezagutzera emateko kastinak ondoko aretoetan egingo dira.

 

Sortuzank tailerrak

Beste alde batetik, hamargarren edizio honetan Sortuzank egitasmoa ere martxan jarriko da gazteen gustuen tankerako tailerrak eskaintze aldera. Aurten, iaz baino 4 tailer gehiago daude, guztira 12 eskainiko dira.

Gazteen sormen gaitasuna bultzatzeko helburua duten tailer hauetan alde teorikoa eta praktikoa landuko dira, beraien sormen gaitasuna sustatzeko. Tailer berriei dagokionez, Smartphone bideo ekoizpena (Basurtuko udaltegian) eta irratigintza (Bilbo Hirian) aipatu daitezke. Argazkilaritza, txalaparta, dj, ukelele, graffitia, cupcake-ak, edo bitxien diseinua egiteko tailerrak eskainiko dira hainbat udaltegietan: San Inazio, Abando, Euskaldunako zubipea, La Bosa, Basurtu, Errekalde, Deustu eta Bilbo Hiria irratian.

 

Abestia eta bideoa

Ekimenaren 10. urteurrena ospatzeko Enkore taldeko Xabi Hoo-k abesti bat sortu du. Grabazioan urteotan guztiotan Harrapazank-ekin lotura izan duten hainbat lagunek parte hartu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude