Gipuzkoan parte-hartze prozesuak martxan jartzeko diru-laguntza deialdia argitaratu du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren parte hartzea sustatzeko diru-laguntza deialdia argitaratu du. Laguntzen diren egitasmoen artean, elkarteek herritarrekin egiten dituzte parte-hartze prozesuak eta gogoetak ere laguntzen dira.

Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan hainbat parte-hartze prozesu garatu ditu herrietako bazkideekin elkarlanean eta aurten ere egin asmo ditu antzeko prozesu batzuk.

Prozesuokin orohar emaitza onak bildu ditugu eta hainbat helburu lortu dira (herri bakoitzean bereak, elkarteak jarritakoak); elkartea indartzea, euskaltzaleak proiektu ilusionagarri baten bueltan biltzea, herriko euskalgintzaren gunea osatzea, herriko kulturgileak saretzea, euskararen normalizazioaren bidean lan taldeak martxan jartzea etab. Topagunetik balorazio positiboa egin dugu eta 2015. urtean hauek sustatzen jarratitzea erabaki da.

Aipagarriak dira azken hiru urteotan egindako gogoetak: 2012an Euskarabilarekin (Basauri), 2013an Lau Haizetara (Orereta-Errenteria), Bagera (Donostia), Galtzaundi (Tolosa) eta Berbotsekin (Erandio) eta 2014ean Hitzarorekin (Ordizia) eta Jardunekin (Bergara) aritu gara elkarlanean.

Azken honetako laburpen bideoaren lotura, hemen:

Gipuzkoan, 2014an Foru Aldundiko Parte Harte Zuzendaritzak bultzaturiko deialdian aurkeztu ginen talde gisa, Hitzaro, Jardun eta Euskaltzaleen Topagunea eta 2015ean ere bide bera jorratzeko asmotan gabiltza, zabaldu berri den diru laguntza deialdia probestuz

Topaguneak, prozesu parte hartzailearen zuzendaritza eta dinamizazioa bere gain hartuko luke eta elkarteak idazkaritza eta herriko komunikazioa.

Zuen herrian/elkartean parte-hartze prozesu bat abiatzeko aukera/beharra ikusten baduzue eta gurekin elkarlanean garatzeko aukera aztertu nahi izatekotan, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude