Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza deialdia

Otsailaren 25ean argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak  2015 urterako diru-laguntza deialdia.

Euskarazko komunikabideei eta euskara sustatzeko eta gizarteratzeko ekimenei zuzendutako diru laguntzak dira.

– GAO, 2015-02-25 GFA Diru-laguntza deialdia

Ondoko lerroetan ematen dizkizuegu deialdien zenbait xehetasun eta lorturak:

Euskarazko aldizkako argitalpenak

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren esparruan euskarazko aldizkariak sustatu eta bultzatzen dituzten enpresa eta elkarteentzako diru laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko martxoaren 18an amaituko da.

 

Euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak

Euskara sustatzeko proiektu eta jardueretarako diru laguntza.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko martxoaren 18an amaituko da.

 

Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak

Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko programak garatzeko diru laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko martxoaren 18an amaituko da.

 

Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egiteko diru laguntzak

Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz bideratzeko diru laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 30ean amaituko da.

Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak

Euskaraz emititzen duten herri eta eskualde mailako telebistetarako diru laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko martxoaren 18an amaituko da.

 

Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak

Informazio eta komunikazio teknologien bidez euskaraz soilik hedatzeko egiten diren proiektuak sendotzeko diru laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko martxoaren 18an amaituko da.

 

Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak

Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiaentzako diru laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko martxoaren 18an amaituko da.

1 comment for “Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza deialdia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude