FISHURA

FISHURA. 2015 (6´45´´). YAGO MATEO. 

Sinopsiafishura

Irenek ezin ditu begiak kliskatu. Ez ezin duelako, baizik eta bizitzako une garrantzitsuak galtzearen beldur delako. Arrainak dira, antza, bere egoera uler dezaketen bakarrak. Animalia hauekiko maitasun itsuak etikaren mugak gainditzera eramango du Irene.

 

Yago Mateo

Gasteiz, 1993. Yago Mateok betidanik izan ditu gustuko zinema eta antzerkiaren munduak. Aktore bezala hasi zen GO!azen film musikalean eta orain zuzendari lanetara pasatu da. Ikus-entzunezko ikasketak burutu eta jada bederatzi film labur zuzendu ditu baita sari batzuk jaso ere.

 

Datu teknikoak

    • Zuzendaritza eta gidoia: Yago Mateo
    • Argazki Zuzendaria: Heidi Otaduy
    • Etalonaje lana: Julen De la Serna
    • Aktore nagusia: Bárbara Rivas
    • Kolorea: Txuri-beltza
    • Formatoa: 16:9 (HD Digitala)
    • Generoa: Fikzioa

 

Sariak

Besteak beste, urrezko antzara Lekeitioko 38. Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenarengatik: FISHURA, alegia.

 

 

 

1 comment for “FISHURA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude