BERE BIZITZETAKO BAT

BERE BIZITZETAKO BAT. 2014 (8´). AITOR GAMETXO

Sinopsia

Zinegile amateur batek Parisera egindako bidaia batean grabatutako eta idatzitako material dena bidali zion bere lagun minenari: “Instanteok, filmatuak izanik, ezin izan nituen bizi, eta beraz, jada ez dira nereak” dio zapata-kaxa batean bidalitako lehen oharrak.

 

Aitor Gametxo

Lekeitio, 1989. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi ondoren, Bilbo eta Bartzelona bitartean, Bartzelonan egin zuen Sormenezko Dokumentalgintzan masterra. Ordutik ikus-entzunezko teknikari lanetan ibili da Donostiako Tabakalera edo Bartzelonako CCCB bezalako kultur zentroetan. Bere lanaz gain, banakako nahiz talde-proiektuetan parte hartu du.

 

 

Datu teknikoak

  • Zuzendaria: Aitor Gametxo
  • Generoa: laburmetrai esperimentala
  • Off ahotsa: Maider Fernandez iriarte
  • Euskara zuzentzailea: Amaia Fuldain

 

Post navigation

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude