Batzar Nagusia apirilaren 17an egingo da, Durangon

2014ko Batzar Nagusia

2014ko Batzar Nagusia

Euskaltzaleen Topaguneak apirilaren 17an egingo du 2015eko Ohiko Batzar Nagusia. Bi aldaketa nagusi izango ditu aurten Euskaltzaleen Topagunearen Batzar Nagusiak: apirilera atzeratuko dela, batetik (normalean martxoan egin izan da, baina aurten martxoko datak ez dira egokiak batzarra eta bere aurrelanak behar bezala egiteko) eta ostiral arratsaldez izango dela, bestetik (larunbatean egin izan da beti, baina aurten Zuzendaritza Batzordeak ostiralez egitea erabaki du, egokiago den frogatzeko).

Hurrengo asteotan emango dugu Batzar Nagusia prestatzeko egutegi zehatza, baina ohikoa den moduan, aurrez bidaliko da Kudeaketa Plana eta memoria, martxoan Kudeaketa Plana aurkezteko bilerak egingo dira (lurralde bakoitzean bana) eta ekarpenak egiteko aukera egongo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude