Kultur Errotaren hamazortzigarren edizioa martxan

Hasi da biraka aurten ere Kultur Errota, ibilbide luzea duen eta programazioa oparoa eskaintzen duen formatu txikiko kultur emanaldien zirkuitua. Hamazortzigarren edizioa izango du aurten Errotak, 144 kultur sortzaile eta 164 ikuskizuneko proposamena dakarren zirkuituak.

1998.urtetik geroztik Kultur Errota formatu txikiko baina kalitate handiko ikuskizunek osatzen dute; euskarazkoak eta askotarikoak  diren ikuskizunak: musika, antzerkia, haurrentzako ikuskizunak, diaporama, literatura saioak, diaporama… Kultur gune txikietan eskaintza erakargarriaz gozatzeko aukera zabala eskaintzen da hain zuzen ere. Merkatuko joerak zein ikus-entzuleen gustuak aintzat dituen eskaintza anitza duen ekimena dugu Kultur Errota.Kultur errota

Lehenengo emanaldia Elgoibarren izan zen eta urte hartan euskara elkarteek 26 emanaldi eskaini zituzten. Ordutik bilakaera oso nabarmena izan da, bai ekintza kopuruen aldetik baita euskara elkarteen parte hartzeari dagokionez ere. Izan ere, bere sorreratik 2500 bat emanaldi izan dira eta Euskal Herriko lurralde guztietako elkarteek parte hartu izan dute. Bestetik, egitasmoak 500 artista euskaldunekin hartu eman aberasgarria izateko aukera eman izan du bere ibilbidean, kultur topagune oparoa beraz.

Kultur Errotaren leloak dioen modura, biraka jarraituko du Errotak: “biraka dabilen harria, sorkuntzan ari den herria”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude