Ikusi eta Ikasi martxan

postaberriikusitaikasiUrte berriarekin berriro datoz Bilbora umeentzako ikuskizunik onenak, euskaraz. Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, abian jarri du, aurten ere, Ikusi eta Ikasi programa, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat.

Ekimen honen helburua aisialdiaren bidez eta modu dibertigarrian, ume bilbotarren artean euskararen erabilera bultzatzea, gurasoen artean euskararen transmisioarekiko atxikimendua sustatzea, kulturaren bidezko hezkuntza sustatzea eta kalitatezko programazioa eskaintzea da. Hamaikagarren edizio honen eskaintza era askotakoa da: antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak, hitzaldi eta tailerrak… Programa urtarrilaren 19an hasi zen eta martxoaren 26ra bitartean martxan egongo da.

Aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartuko dituzten 30 ikuskizun eskainiko dira Bilboko auzo guztietan; zehazki hurrengo leku hauetan: Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko eta Kastañoseko Udaltegietan, Indautxuko Karmen eta Bilborock Aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan.

Gainera, Ikusi eta Ikasi programak tailerren eskaintza bikoiztu egin du aurten. Izan ere, iaz 9 tailer eskaini baziren, hamaikagarren edizio honetan18 izango dira, eta hauetan 500 haurrek euren gurasoekin batera parte hartu ahal izango dute. Iazko sukaldaritza, mozorrogintza eta sormenezko eraikuntza tailerrei, musikoterapia ikastaroa gehituko zaie, nobedade moduan. Tailerren arrakasta ageriko da, izena emateko epea zabaldu eta bi astetan ia plaza guztiak agortu baitira.

Pasa den edizioan Ikusi eta Ikasi programak 6.227 pertsona batu zituen eta parte hartzaileen artean egindako gogobetetze inkesteten arabera, 8.92ko nota eman zioten programari, Ikusi eta Ikasi egitasmoaren harrera bikaina agerian utziz.

Gurasoek zein egitasmoaren inguruko interesa dutenek www.ikusietaikasi.net webgunean egitaraua, albisteak, bideoak eta agenda kontsultatu ahal izango dute; baita aholkuak, tresnak eta baliabideak jaso ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude