#hankazgora! Instagram bidezko gazteentzako argazki lehiaketa aurkeztu dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Fundación Caja Navarrak

Nafarroako 12-18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da #hankazgora!, euskara esperientzia positiboekin lotu eta gazteen artean sormena bultzatzeko helburua duena.

Izan ere, lehentasunezkoa da Topagunearentzat gazteekin lan egitea, euskararen berreskurapenean paper garrantzitsua jokatzen baitute. Horregatik izan nahi ditugu bidelagun, prozesuan protagonista. Eta bidea egiteko, gazteen egunerokoan txertatu diren sare sozial eta teknologia berriak erabili beharreko tresnak dira. Instagram da horietako bat, gazteek argazkiak atera eta partekatzeko erabiltzen duten sare soziala. Tresna hori erabilita, hankaz gora jarritako argazkiak ateratzea da lehiaketaren oinarria, ondoren euskarazko izenburu bat aukeratu eta lehiaketaren traolarekin partekatzeko. Aurkezten diren argazki guztien artean argazki onenaren eta bozkatuenaren egileak izango dira 500euroko bono sari bana jasoko dutenak.

Parte hartzeko baldintzak lotura honetan ikus daitezke:

http://topagunea.eus/wp-content/uploads/2015/01/hankazgora-oinarriak.pdf

 

hankazgora-lehiaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude