2015eko lehen diru-laguntza deialdiak martxan

Urtea hasi berritan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak argitaratu dituzte 2015erako zenbait diru-laguntza deialdi. Eskariak aurkezteko epeak laster beteko dira (urtarrilaren 30ean Bizkaiko Foru Aldundiaren deialdienak eta otsailaren 9an Eusko Jaurlaritzarenak).

Ondoko lerroetan ematen dizkizuegu deialdien zenbait xehetasun eta lorturak:

 

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako deialdiak

Deialdia: Hedabideak

2015. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– EHAA, 247. ZK. 2014-12-29 EJ hedabideak (pdf)
– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko otsailaren 9an amaituko da.

 

Deialdia: Euskalgintza

2015. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko formularioak:

– EHAA, 247. ZK. 2014-12-29 EJ euskalgintza (pdf)
– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko otsailaren 9an amaituko da.

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako deialdiak

Deialdia: Hedabideak

2015eko ekitaldian euskarazko aldizkariak argitaratzeko diru-laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– EHAA, 239. ZK. 2014-12-15 BFA hedabideak (pdf)
– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko urtarrilaren 30ean amaituko da.

 

Deialdia: Euskalgintza

2015eko ekitaldian euskara sustatu, zabaldu edo normalizatzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak.

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– EHAA, 239. ZK. 2014-12-15 BFA euskalgintza (pdf)
– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko urtarrilaren 30ean amaituko da.

 

Deialdia: IKT

2015eko ekitaldian euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan egon dadin diru-laguntzak (merkataritza-sozietateei eta kooperatiba-sozietateei)

Honako lotura honetan sartuta aurkituko dituzu eskabidea egiteko argibideak eta bete beharreko eranskinak.

– EHAA, 239. ZK. 2014-12-15 BFA IKT (pdf)
– Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko urtarrilaren 30ean amaituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude