Iruñerriko euskarazko telebistarako diru-bilketaren azken txanpa

Azken txanpan da Iruñerriko euskarazko telebista martxan jartzeko diru-bilketa kanpaina. Oraindik helburua lortzeko ekarpen gehiago jasotzea falta da eta hurrengo 10 egunetan azken bultzada emateko eskaria egitera gatozkizue.

Dakizuenez azaroan ekin zion Xaloa Telebistak, Topagunea, Tokikom eta Udalbiltzaren babesarekin diru-bilketa kanpainari. Lizentzia lortu ondoren, 50.000 euro behar ditu beharrezko azpiegitura martxan jarri eta emititzen hasteko. Helburua lortzea oso garrantzitsua da, edonondik ikusita ere:

  • Xaloarentzat alegaltasunetik irteteko aukera aparta da, eta bere jarduera egonkortzekoa, beraz.
  • Iruñerriarentzat, zer esanik ez: bertako euskaldunek –eta ez-euskaldunek ere- euskarazko telebista kontsumitu ahal izango dute, ETB digitalera pasatu zenetik egin ezin zezaketena. Albisteak, magazinak, haurrentzako marrazki bizidunak…
  • Euskal komunitatearentzat ere pausu handia da, euskararentzako beste plaza bat irabaztea, lehen euskarazko telebistarik ez zegoen lekuan orain halako bat gutxienez izatea.
Irudi hau wasap bidez zabaltzea ere lagungarri izan daiteke...

Irudi hau wasap bidez zabaltzea ere lagungarri izan daiteke…

Diru-bilketa KARENA plataformaren bidez egiten ari gara. Ekarpena egin nahi duenak bertan adierazi behar du zenbateko laguntza eman nahi duen.

Gaiaren garrantzia ikusita, deia egin nahi dizuegu euskaltzaleen elkarteoi, kanpainarekin lagun dezazuen. Bi modu proposatzen dizuegu:

  • Elkarteetatik zuzenean diru-bilketan ekarpenak egitea (sari sinbolikoak ere jasoko dituzue trukean).
  • Zuen webguneetan, buletinetan, sare sozialetan, kanpainaren berri ematea.

Mila esker aldez aurretik eta animatu laguntzera! Merezi du eta!

1 comment for “Iruñerriko euskarazko telebistarako diru-bilketaren azken txanpa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude