65.000 “ALEA” ereinda, 2015ean uzta oparoa

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, urtarrilaren 16tik aurrera, Araban, astero kaleratuko den ALEA aldizkari euskaldunaren “0 alea”ren banaketa masiboa egin zen. 65.000 ale banatzea zen erronka eta lortu genuen!!

Arabako eragile desberdinen elkarlanari esker ALEA Arabako hamaika txokotara heldu zen! Kuadrilla guztietan banatuta (Zuian , Aiaraldean, Añanan, Lautadan, Arabar Errioxan, Trebiñun eta Mendialdean) lurraldeko 40 eskola eta ikastola baino gehiagotan, euskaltegi eta Hizkuntza Eskolan, Alaves eta Baskoniaren partiduetan eta Kanpusetan, EHUko Arabako Kanpusean, Arabako Foru Aldundiko langileen artean, Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeetan, Mercedes, Michelin, Oreka IT, Aernova, Artepan, Hazi, Ikerlan, Abere…enpresetan, Laboral Kutxan, kalean, tabernetan, ile-apaindegietan, estetika zentroetan, tranbian…

Ehundik gora banatzaile-boluntario martxan egon ginen abenduaren 3an!

Ongi etorri ALEA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude