Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera bidean da

Pankreas antzerkia IgorrenNapoka Iria eta Anari Bilboko Kafe AntzokianBizkaiko kultur zirkuitua, Udagoieneko Ostera, azaroaren 5ean hasi zen Getxon. Gari musikariarekin solasaldia izan zuten berbalagun eta euskaltzaleek, eta egun batzuk geroago, kontzertua eskaini zuen Maldanbera taldearekin batera. Pasa den larunbatean, aldiz, Jainko Txiki eta Jostalari Hura ikuskizuna izan zen Balmasedan.

Hilabeteak aurrera egin du, eta Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera begira jarri da. Larunbatean, Anne Etchegoyenek eta Aizkoa Abesbatzak kontzertua izango dute Bilboko BBK Salan, eta sarrera guztiak agortu dira jadanik. Hala ere, kultura bizi nahi duenak beste zenbait aukera ditu oraindik. Hona hemen datorren asteko egitaraua:

 

  • Azaroak 25, Bilboko Kafe Antzokia, 11:00. Napoka Iria taldeko kideekin solasaldia.
  • Azaroak 27, Bilboko Kafe Antzokia, 21:30. Napoka Iria eta Anari (kontzertua).
  • Azaroak 27, Igorre. Pankreas antzerkiko Patxo Telleriarekin solasaldia (ikastetxeko gazteentzat).
  • Azaroak 29, Igorreko Lasarte aretoa, 20:00. Pankreas antzerkia.

Solasaldiak doanekoak dira, eta emanaldietarako sarrerak aldez aurretik (Napoka Iria eta Anari, Pankreas) zein aretoetan bertan eskuratu daitezke.

Udagoieneko Osterako 15. edizioa da aurtengoa, eta lehen aldiz antolatu ditugu solasaldiak, tokian tokiko euskaltzaleen elkarteekin eta hedabideekin batera. Udagoieneko Osterari buruzko informazio guztia, webgunean aurki daiteke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude