Parte hartze prozesuak abiatu dituzte Hitzaro eta Jardunek

Ordiziako Hitzaro eta Bergarako Jardun Euskaltzaleen Elkarteek parte hartze prozesuak abiatu dituzte urrian. Herri bakoitzeko euskararen egoerak aztertu, elkarteen funtzioen berrikusketa burutu eta antolakuntza eredu parte hartzaileagoak zehazteko lanetan ari dira. Horretarako, herrietako euskaltzaleak bildu dituzte eta 3 orduko 2-3 gogoeta saioetan gauzatuko dituzte prozesuok.

Bergarako gogoeta. Argazkia: Goiena (cc-by-sa)

Prozesuok, Euskaltzaleen Topagunearekin gauzatzen ari dira elkarlanean. Topagunea parte hartze prozesuaren dinamizazio lanak egiten ari da eta elkarteek berriz, komunikazio eta idazkaritza lanak egiten ari dira. Finantziazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartze Zuzendaritzaren diru laguntza deialdiari esker lortu da.

Topaguneak jada hainbat herritan sustatu ditu Parte Hartze Prozesuak herrietako elkarteekin lankidetzan. 2012an Basaurin (Euskarabilarekin) eta 2013an Erandion (Berbotsekin), Donostian (Bagerarekin), Errenteria-Oreretan (Lau Haizetararekin) eta Tolosan (Galtzaundirekin). Prozesuok, helburu ezberdinak izan dituzte, hala nola; elkartea biziberritzea, funtzioak berrikustea, ekintza berriak gauzatzea edo arlo zehatz bat garatzea. Prozesuon balorazio positiboa egin da eta euskaltzaleak elkarteen bueltan gehiago aktibatzea lortu dela ondoriozta dezakegularik.

2015ari begira prozesuokin aurrera jarraitzeko asmoa dugu. Baxe Nafarroan esaterako, bertako elkarteekin batera diseinu lanetan ari gara jada. Zuen herrietan garatzeko interesa izango bazenute idatzi mikel@topagunea.org helbidera.

Aperitif gisa, hona Bergarako lehen saioaren laburpen bideoa:

Argazkia: Goiena cc-by-sa

1 comment for “Parte hartze prozesuak abiatu dituzte Hitzaro eta Jardunek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude