Jardueraz beteriko udazkena Euskararen Etxean, Bilbon.

DSC09433

Bilboko San Inazio auzoan kokatuta dagoen Euskararen Etxeak bi areto berri gehitu dizkio eraikinari. Bertan era ezberdinetako jarduerak antolatzen ditu Azkue Fundazioak: ikastaroak, aurkezpenak, musika ekitaldiak, jardunaldiak…

Urria eta urtarrila bitartean, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, haur eta gurasoei bereziki zuzendutako jarduerak eskainiko dira: magoen ikuskizunak, tailerrak, txontxongiloak, ipuin kontalariak, gurasoentzako hitzaldiak…

Urriaren 11an hasi zen kultur zirkuitua Tor magoaren ikuskizunarekin, eta aretoa jendez gainezka egon zen.

 

Urtarrilaren hasiera arte luzatuko dugu jarduera programa berezi hau, haurren gabonetako oporretan ere Euskararen Etxera hurbiltzeko aukera izan dezaten.

Bestalde, haurrentzako jarduerak dirauten bitartean, gurasoentzako eskaintza berezia ere prestatu dugu: Bi hitzaldi izango dira: interneten ematen dugun gure buruzko irudiaren inguruan bata eta sare sozialetan ibiltzearen abantaila eta arriskuen ingurukoa, bestea. Gainera, Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatuan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Jarduera guztiak doakoak izango dira eta espazioa mugatua denez, 50 haurrentzako aforoa bete arte egongo dira ateak zabalik. 

Azkenik, saritxoa ere egongo da: Jarduera honetan parte hartzen dutenen artean tablet bat zozketatuko dugu!

Jardueren agenda jarraitzeko, hauena eta Eskararen Etxean antolatzen diren beslakoena, Azkue Fundaziaoren Agenda begiratu dezakzue.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude