Hedabideentzako mintegi monografikoa egile eskubideei buruz

Azken asteotan hainbat bazkidek SGAE eta beste agentzia batzuetatik jaso dituzten errekerimenduek piztu duten kezka ikusita, TOKIKOMek bere bazkideentzako mintegi monografikoa antolatu du honako helbururekin:

  • TOKIKOMeko bazkideek irrati eta telebistetan eskatzen diren kanonen berri izan dezaten eta idatzizkoari dagokionean etor daitezkeen kanonen jakitun izan daitezen.
  • Ordaindu beharreko kanonak minimizatzeko zer egiteko aukerak dauden jakin dezaten.
  • Gai honen inguruan TOKIKOMetik zertan lagun dezakegun elkarrekin azter dezagun.

Egitaraua, berriz, honako hau izango da:

  1. Elena Laka (Abokatua): Marko legalaren aurkezpena. Zer dira kanon hauek? Egungo legedia eta etorkizunari begira lantzen ari dena.
  2. Agurtzane Gainzarain (Goiena komunikazio taldea): Goienaren esperientzia
  3. Jon Aldanondo (Infosare taldea): Infosare taldearen esperientzia
  4. Mahai ingurua: zertan lagun dezakegu TOKIKOMetik?

Informazio gehiago behar izanez gero, kontaktatu mesedez Izaskun Bolinagarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude