Euskara jendea: jarraipen interesgarria Elgoibarren

Urtebete da jadanik Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak Juan Carlos Etxegoien Xamar-en Euskara Jendea liburuan oinarritutako dokumental sorta aurkeztu zutela. Emanaldi ugari eskaini dituzte azken urtean zehar eta oraindik ere, interesa duen ororentzat eskaintza zabalik dute.

euskarajendea_dvdAzken hilabete bietan Elgoibarko Izarrak ikastaro eta ziklo interesgarria eskaini du. Euskara Jendearen sei kapituluak eskaini ditu (aste bakoitzean bat) eta Xamarren azalpenak izan dituzte ondoren. Ikastaroan 40 bat lagunek parte hartu dute, baina saio bakoitzaren ondoren egindako kronikei esker ikastaroan zuzenean parte hartu ez dugunok ere bertan landutakoen berri zehatz eta sakon jasotzeko aukera izan dugu (Elgoibarko Izarraren webgunean eta Barren aldizkarian).

Horra lehen bost saioetako kronikak:

  1. “Euskaldunona ez da izan isolatuta edo bakartuta egon den herria”
  2. “Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen”
  3. “Erdi Aroan euskara zen nagusi gure lurraldean, inguruan hainbat hizkuntza izan arren”
  4. “Muga eta lege guztien gainetik, Aro Modernoan euskaldunak izateko nahia erakutsi zuen euskal jendeak”
  5. “Etsipenak jota, gerren artetik bizirik irtetea lortu zuten euskaldunak”

Azken saioko kronikaren zain geratzen gara, ziklo interesgarri honi amaiera eman dion saioko kronikari.

1 comment for “Euskara jendea: jarraipen interesgarria Elgoibarren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude