Elkarteentzako sari berezia KAMERATOIAN. 500€ zuen egitasmoetarako, animatu gazteak!

Azken Topaberrian aurreratu genizuen bezala, aurten Kameratoiak, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak 10 edizio beteko ditu. Horregatik, zuei, mugimenduko elkarteei zuzendutako sari berezi bat banatuko dugu: “TOPAGUNEA SARIA”, elkartearen egitasmoren baterako 500€ko saria, hain zuzen.

Elkarteko gazteak aktibatzeko ekintza interesgarria izango da; 48 orduko esperientzia dibertigarria, eta bide batez, elkartearentzat edo elkartearen bueltan antolatu nahi duten ekintza baterako diru sarreratxo bat lortzeko aukera ere izango dute! Parte hartuz gero, noski, ohiko 3 sariak irabazteko aukera ere izango dute taldekideek: Lehen saria 1.200 eurokoa da, bigarrena 900 eurokoa eta hirugarrena 600 euroko txekea da.
Izen ematea azaroaren 28ra arte egongo da zabalik, baina plazak mugatuak dira; beraz, 18 eta 35 urte bitarteko lagunek osatutako taldetxo bat osatu eta animatu lehenbaitlehen izaena ematera!! Begiraleak, elkarteko koadrila gazteena, dinamizatzaile martxosoak… gainera, aktore lana egiteko ez dago adinik 😉
Kameratoia abenduaren 6tik 8ra izango da, Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako informazioa www.kameratoia.com gunean aurkituko duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude