Udagoieneko Ostera Bizkaiko kultur zirkuitua izango da azaroan

Udagoieneko Ostera 2014Bizkaiko kultur zirkuitua, Udagoieneko Ostera, azaroaren 9tik 29ra bitartean izango da. Getxo, Balmaseda, Bilbo eta Igorrera helduko da, eta XV. edizioa izango da aurtengoa.

Musika edo antzerkia oinarri duten bost emanaldi egongo dira zirkuituan, eta lehen aldiz, zenbait sortzailerekin solasaldiak izango dira. Hizketaldi hauek tokian tokiko euskaltzaleen elkarteekin batera antolatuko ditu Topaguneak, elkarteen kultur eskaintza aberasteko eta egitasmoari balio erantsia emateko. Horrela, Getxon Garirekin solasaldia izango da azaroaren 5ean, Egizuk eta UK aldizkariak bideratuta, eta Zenbat Gara elkarteak Napoa Iria taldeko kideekin antolatuko du hitzaldia, Bilboko Kafe Antzokian, azaroaren 25ean. Igorren, azaroaren 27an, Patxo Telleriarekin solasaldia izango dute 16-18 urte bitarteko gazteek, Zertu elkarteak antolatuta.

Gari-Maldanbera, Jainko Txiki eta Jostalari Hura emanaldi berezia, Anne Etchegoyen eta Aizkoa Abesbatza, Napoka Iria, Anari eta Pankreas antzerki ikuskizuna izango dira 2014ko Udagoieneko Osteran. Hauxe da egutegia:

  • Azaroak 9, Getxo. Gari-Maldanbera (azaroak 5, solasaldia).
  • Azaroak 15, Balmaseda. Jainko Txiki eta Jostalari Hura.
  • Azaroak 22, Bilbo. Anne Etchegoyen eta Aizkoa Abesbatza.
  • Azaroak 27, Bilbo. Napoka Iria eta Anari (azaroak 25, solasaldia).
  • Azaroak 29, Igorre. Pankreas antzerkia (azaroak 27, solasaldia).

Emanaldiei buruzko informazio zehatza webgunean aurkituko duzue. Bien bitartean, sarrerak aretoetan bertan, internet bidez edo BBKren kutxazainetan eskuratu daitezke.

Udazkenero, astero Ostera hasten da!

1 comment for “Udagoieneko Ostera Bizkaiko kultur zirkuitua izango da azaroan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude