Puntueus domeinuak eskatzeko bigarren fasea zabalik

ICANNek puntu eus domeinuak erabiltzen hasteko baimenak emanda, eta aitzindarien fasea gaindituta, PuntuEus Fundazioak abiaratze aldia jarri du martxan aukera zabalduz elkarte eta norbanakoei .eus domeinuak eskatzeko.

 

puntueus_logoa_300x300Fase honetan onartzen diren domeinuak 2014ko abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Abiaratze aldian onartzen diren domeinuak lehentasuna izango dute domeinu batentzako eskatzaile bat baino gehiago egon daitezkeen kasuetan.

 

Abiaratze aldiko eskariak egiteko epea zabalik dago azaroaren 18ra arte. Esan bezala, fase honetan onartzen diren domeinuak abenduaren 3an aktibatuko dira, eta egun horretan bertan zabalduko da ere publiko zabalak .eus domeinuak erregistratzeko epea. Eskariak egiteko jarraibide guztiak domeinuak.eus webgunean aurki ditzakezue.

PuntuEus domeinua eskatu eta aktibatzeko prozesua ez da zaila, baina zalantzarik sortzen bazaizue jar zaitezte gurekin harremanetan eta, ahal dugun neurrian, lagunduko zaituztegu.  (zalantzak: info@topagunea.org edo 94 681 48 21)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude