Kameratoiaren 10. edizioan euskara elkarteei zuzendutako "Topagunea Sari Berezia" banatuko da

 

KAMERATOIA14_kartela

Datorren astean Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan izena emateko epea zabalduko da. Topaguneak 2005ean Eibarren antolatutako lehen edizio hartatik, urteak igaro dira eta 2014ko abenduan Kameratoiaren 10. edizioa izango da. Urte berezia izanik, keinu bat egin nahi dizuegu Euskaltzaleen Topaguneko kideei, zuei zuzendutako sari berezi bat eskainiz.

Hala, 600, 900 eta 1.200 euroko sariez gain, epaimahaiak TOPAGUNEA sari berezia banatuko dio, euskara elkarte baten izenean aurkezten den taldeetako bati. Saria euskara sustatzeko proiektu bati bideratzeko 500€ko txekea izango da.

Honez gain, saridunen lanek zabalkunde berezia izango dute TOKIKOM osatzen duten euskarazko tokiko hedabideen artean.

Joan den urtean bezala, Kameratoia Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazaren baitan antolatuko da, abenduaren 6tik 8ra. Lehen esan bezala, izena emateko epea datorren astean hasi eta azaroaren 28ra bitartean egongo da zabalik. Izen-emate fitxa betetzen duten lehen 30 taldeek soilik izango dute parte hartzea bermatuta; beraz, arin ibili; sortu 18 eta 35 urte bitarteko lagunekin osatutako talde bat eta eman izena zuen euskara elkartearen izenean. TOPAGUNEA sari berezia zain daukazue eta!

Lehiaketaren oinarriak kameratoia.com gunean aurkituko dituzue.

 

 

 

 

 

1 comment for “Kameratoiaren 10. edizioan euskara elkarteei zuzendutako "Topagunea Sari Berezia" banatuko da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude