Nafarroako hedabideak aurrera

tokikom_gorriaERRAN izanen da Baztan, Malerreka eta Bortzirietan lanean diharduten euskarazko komunikabideak batuko dituen agerkari digitalaren izena. Horrela erabaki dute Ttipi-Ttapa Fundazioak, Xorroxin Irratiak eta Xaloa Telebistak. Udazkenean zehar zehaztuko dira agerkarien edukiak, komunitatearen osaketa eta, harremanak landuko dira eskualde zabal agenteekin. Hartara, dena ongi bidean, abenduan martxan jarriko da.

Bide beretik dabiltza Iruñerrian. Orain gutxi Xaloa telebistak baimena eskuratu zuen Iruñerrian ere emititu ahal izateko. Berri pozgarria da, baina aldi berean erronka handia ekarri du, oso zaila baita euskarazko telebista bat Iruñerrian egonkortzea. Hala ere, asmoa da abenduan emititzen hastea, modu xume-xumean bada ere. Aldi berean Iruñerriko agerkari digitala ere martxan jartzeko lanean dabiltza bertako bazkideak. Agerkaria ere abendurako martxan jarri nahi da Euskalerria Irratiaren inguruan egituratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude