Auzoko proiekturako dinamizatzaileak behar dira Azpeitian eta Ibarran

auzokoDinamizatzaileak behar dira Azpeitian eta Ibarran martxan jarriko diren Auzoko egitasmoetarako. Hautagaiek  mikel@topagunea.org helbidera bidali beharko dute curriculuma (Azpeitiako hautagaiek irailaren 19a baino lehen eta Ibarrakoek irailaren 22a baino lehen).

Zer da Auzoko:

Herriko kultur eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo parte-hartzailea da auzoko. Egitasmoaren helburuak:

– Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea

– Herrian zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea

– Hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea.

 

Eskaintzen da:

– Auzoko proiektua dinamizatzea.

– Azpeitian astean 10 lan-orduko jarduna izango du dinamizatzaileak eta Ibarran 7koa.

 

Eskatzen da:

– Dinamizatzeko gaitasuna.

– Hizkuntzekiko sentsibilitatea.

– Harremanetarako gaitasuna.

– Aniztasunarekiko interesa.

– Azpeitiako egitasmoan Azpeitiarra izatea.

– Ibarrako egitasmoan Ibartarra izatea.

 

*Dinamizatzailea aukeratzeko, aurkeztutako curriculumen arabera, hainbat hautagairi elkarrizketa baterako deia egingo zaie.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude